XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EI ELKARTEKO HAUTESKUNDEAK Monrealek urte t'erdirako onartu du Eusko Ikaskuntzaren lehendakaritza Eugenio Arraiza Nafarroako lehendakariorde hautatu duteP.PELLEJERO. Iruñea
Gregorio Monreal Eusko Ikaskuntzako lehendakariak urte t'erdi gehiago segituko du kargu berean, joan den larunbatean Donostian egindako
Monrealek proposaturiko egitarauan zehazten duenez, funtziotan zegoen lehendakaritzak zenbait gestio burutu zituen bestelako kandidaturaren aurkezpena faboratzearren.
Alabaina, azkenean ez zen inor aurkeztu.
Gregorio Monreal katedradunak, Unibertsitatean dituen eginkizunak direla eta, ez zuen nahi lehendakaritzan segitu.
Halere, EIk hasitako berrikuntza prozesua sendotzeko premia kontutan izanik, Monrealek kandidatura baten burua izatea onartu zuen, agintaldiaren iraupenean mugak ezarriz.
Izan ere, hemezortzi hilabetetarako konpromezua hartu baitzuen
Monrealekin batera Mikel Aranburu (Nafarroa), Eliseo Gil Zubiria (Araba), Lola Valverde (Gipuzkoa), Joseba Agirreazkuenaga (Bizkaia), eta Jean Fagoaga (Iparraldea) aurkeztu ziren lurraldeetako lehendakariordetzak betetzeko.
Nafarroakoa izan ezik, gainerako guztiak hautatuak izan ziren larunbateko hauteskundetan.
Nafarroaren kasuan, berriz, bertako bazkideen batzarrak proposaturiko Eugenio Arraiza lehendakariorde atera zen.
Lan onaGregorio Monrealen zuzendaritzapean lan ederra burutu da Eusko Ikaskuntza elkartean.
Azken hiru urteotako ekarpenen artean honako hauek aipa daitezke: estatutuen erreforma eta berrikuntza, XII. Kongresua, XIII.aren prestaketa, Iparraldeko lehendakariordetzaren sorrera eta EIko biblioteka tradizionala berreskuratzeko emandako hurratsak.
Horrez landara, elkartearen 75. urteurrena ospatu zen Oñatin; Gasteiz, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Baionako Merkatal Ganbarekin hitzarmenak sinatu ziren eta gauza bera egin zen Euskal Herriko hainbat
Gregorio Monrealek trantsizio alditzat jotzen du oraingo hau,
Monrealen egitarauak proposatzen dituen helburuak hauexek dira, besteak beste: erakunde sortzaile eta babesleekiko harremanak modu egokian bideratzea, Instituzio Batzordea eratuz; Atlantikoko Kontseilu Nagusiko zein Akitaniako Erregio Kontseiluko ordezkaritza Batzorde Iraunkorrean sartzea; Estatutuen moldaketari segida ematea; Zientzia Sailak sendotzeko hurratsak ematen jarraitzea; bazkideen ikerketa eragiteko politikarekin jarraitzea.
PROPOSAMENAKEugenio Arraiza aski ezaguna da Eusko Ikaskuntzan, 1979an bazkidetu baitzen eta harrez geroztik iharduera nabarmena izan du elkartean.
Bere egitarauan honako proposamenak egiten ditu: Nafarroako eskualdeen arteko integrazio mezua finkatzeari garrantzia ematea; Euskal Herriko beste lurraldeekiko lokarriak sendotzea; lan zientifikoa bultzatzea eta Unibertsitateekiko harremanak sendotzea; EI bazkideen topagune izan dadin lan egitea; eta herri ondarea defendatzea; besteak beste.